XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HISTORIA AGINPIDEAREN MORRONTZAN.

Eusko aukeramenen kaltezko zan borbonen eraso ekiñak XVIII garren mende osoan Bizkaia larri euki eban.

Foru zapaltze etenbekoek halako babes aroa sortu eben, eta ostikoperatu ohi ebezan Bizkaiaren eskubideek euren histori ta zuzenaren erroak sendo jarteko asmoz, liburu mordoa ernamindu zan.

Autonomi-zale izan diran idazleen aldra batek guztien izenak hemen ezarteak luze joko leuke, ostera eroango gaitu: Fontecha y Salazar letrau argiaganik hasi eta Juan Ramon Iturriza kondairagile egoarritsuraino, Historia General de Vizcaya-ren egilea berau.

Aita Fidel Fita-ren eritxiz, lan hori Histori, Lutelesti, Arkeologi ta Euskerearen meatz txit aberatsa da.

Foru aldeko jarkipen antzera sortu ziran lanen txorta honek, Caro Barojak aitatu dauanez, zerau agiri ezarteko eragipena izan eban; arean, XVIII mende atzenetako eta XIX mende hasierako gobernariak larritu ebazan gogoen giroa, hemengoen foru nahikundeak gero ta haziago joiazala ikusten eben, Bizkaiko ta Gipuzkoako foru nahikundeak gero ta haziago joiazala ikusten eben, Bizkaiko ta Gipuzkoako ekonomi aurrerapen nabarmenaz batean.

Autonomi oldar hori atzeratu egin behar zala uste izan eben, antza, eta zergabideko onura handiagoak lortu ahal izatea be bai, eta hurrengo aldaketak gertuteko, euskaldun jatorriko ez ziran bilakari ta eskola handikoei euskalerriaren historia aztertu egiela eskatu eta monarkiaren menpe beti iraun egian ezarpena indartuteko jardun, monarkia astur-leondarra, nafarra zein gaztelarra, bardin da.

Mezu horren lenengo garaua Diccionario Geográfico Histórico izan zan, eta hori atonduteko, orduan Real Academia de la Historia-ko artezkari zan Conde de Campomanes-ek euskaldun zan edozer lorrinduteko gertuen egozan kondairagileak ardura handiz hautetsi ebazan, jatorriko askatasunetik hasi eta Euskerearen izatea bera be lorrindu guran, lan horreri ekin eutsan, damurik helburu hobearen alde behar eukean arretaz Joaquin Traggia-k, zeinen sintesia astakeri biribil hauxe dan: euskerea hizkuntzen mosaiku bat da, euskaldunek ziur asko VIII garren mendean sartu ebena, arrotzagandik zeharo lokabearena egiteko.